ZIRKUITOA ETA EZAUGARRIAK


 

Canopy Donostia Abenturak bi ibilbide ditu:

  • DEMO ZIRKUITOA: Hastapenerako eta materialaren erabilpena ulertzeko ibilbidea. Altuera txikiko 2 tirolinek osatzen duten ibilbidea da, 2 metrotako altuerara kokatuak. Ekipamendua erabiltzen ikastea eta jakin beharreko oinarrizko arauak barneratzea du helburu.
  • CANOPY ZIRKUITOA: 15 tirolina eta 2 erronka. Tximinoen Pausoa (bi kableen artetik oinez egin beharreko pausoak, 6 metrotako altuera batean) eta igoeran dagoen Indiana Zubia (bi plataformen arteko sarea). Plataformek 2,5 eta 10 metro arteko altuera dute, hala ere eta parkearen mendi kokapenaren ondorioz, altuera gehiagoko sentsazioa izango dugu askotan. Ibilbideko tirolina luzeenak 80 metro ditu eta bertatik Kantauri itsasoaren eta Tximistarri kalaren edertasuna ikusteko aukera izango dugu.

 

PREZIOA

  • Ibilbideek 18 euroko prezio bakarra dute pertsonako.
  • Ibilbidea berriro egin nahi izanez gero, prezioa 6 eurokoa izango da.
  • 20 lagun edo gehiagoko taldeek 15 euroko prezioa izango dute .

 

IRAUPENA

  • Ibilbideak 45 minutuko iraupena du, bataz beste. Pertsonaren abileziak zein materiala erabiltzeko trebeziak ibilbidearen iraupena aldatu dezakete.

 

BETEBEHARREKO BALDINTZA

  • Pertsonaren segurtasuna eta erosotasuna bermatu ahal izateko, 1,40 metroko altuera eta 9 urte edo gehiago izatea ezinbestekoa da.

 

ARGAZKIAK