ZURE ABENTURA ITSAS GAINEKO BASO BATEAN
Igeldo Mendiko Tirolina parke berria
AVISO ACTUALIZACIÓN: Canopy Donosti Aventura cerrará del 15-05-23 al 19-05-23
ONGI ETORRI CANOPY DONOSTI ABENTURARA!
Donostiara iritsi da hiriko lehen tirolina parkea. Ibilbide benetan polita zuen zain dago, pinuen eta basoan artean eta Kontxako badia eta Kantauri itsasoko ikuspegi zoragarriekin. Gainera, Igeldoko tontorrean kokatuta izateak, altueraren eta askatasunaren sentsazioa platafomeetatik biderkatzen da.
ZER DA CANOPY?:
Duela urte batzuk Costa Ricara egin genuen bidai batean, herrialde honek tirolina eta , orokorrean, natur jarduerekiko duen afizioa ezagutu genuen. Han, canopy terminoa oso zabalduta dago eta zuzenean zuhaitzen arteko ibilbidearekin uztartzen da. Canopy ingelesez, ordea, zuhaitz gainaldeko multzoari dagokio, adar eta hostoez osaturik.
Prozesu luze baten ondoren iritsi da Canopy Donostia Abentura, eta orain bai, hemen gaudela esan dezakegu
Animatu eta zatoz bisitatzera! Gozamena ziurtatuta dago.
PERTSONA GUZTIEI ZUZENDUA:
Pertsona guztientzat erabilgarria izan dadin irekita dago parkea. Ibilbidean zehar ez da gaitasun berezirik eskatzen duen erronkarik aurkituko. Gehiegizko zailtasunik gabe, ibilbidea osatzea posiblea izango da, nahiz eta arnesa janzten duzun lehen aldia izan. Garrantzitsuena ondo pasatzeko gogoarekin etortzea da. Familiarekin, lagunekin, gelakideekin, enpresarekin, etab. etor zaitezke.
El único requisito imprescindible es que debes medir 1.40 m.
SEGURTASUN NEURRIAK:
COVID-19 pandemiaren ondorioz segurtasun neurri guztiekin ireki dugu. Kaskoekin kontaktu zuzena saihesten duten oihalezko txanoak, gel hidroalkoholikoa, etab. Hortaz gain, material erabilia desinfektatu egiten da. Segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da.
Maskara derrigorrezkoa da denbora guztian. Bai ofizinan eta baita parkean ere
Tirolina parkean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da baita ere.